10% OFF

Puntobobo

by Itxaso Martin Zapirain
language: french, basque
Publisher: Erein Argitaletxea, S.A., November of 2024 ‧
19,88€
17,89€
10% OFF
free shipping
Ez da normala izango, esan zion medikuak haurrak urtebete zuenean. Jaio aurretik, ordea, Amak jakin bazekien barruan zeraman haurra ez zela besteak bezalakoa izango. Amak alaba etxean isolatu zuen, eta herritarren txutxu-mutxuak areagotu egin ziren. Hain zen estua bien arteko harremana, beste alaba baten jaiotzak ez baitzuen hori haustea lortu.Etxe heze eta ilunean sustraituko dira hiru emakumeak, asinkronia batean; bizilagunen usteak inguratuta, sufrikario eta errezoen artean, patu ankerrari begira. Etxe horretan ez dira, inolaz ere, hain erraz ustelduko sekretuak.Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu Puntobobo eleberriak. Itxaso Martinek ez du eufemismorik erabiltzen; estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio honen errealitate gordina. Ez da eleberri kostunbrista bat, protagonisten psikologian sakonduz idazleak ateratako argazki gardena baizik.

Puntobobo

by Itxaso Martin Zapirain

Property Description
ISBN: 9788491099987
Publisher: Erein Argitaletxea, S.A.
Release Date: November of 2024
Language: French, Basque
Pages: 184
Format: Book
Categories: Books in French > Fiction > Romance
Books in Spanish > Fiction > Romance
EAN: 9788491099987