10% OFF

Berbelitzen Hiztegia

by Anjel Lertxundi
language: spanish, french, basque
Publisher: ALBERDANIA, September of 2024 ‧
23,45€
21,11€
10% OFF
free shipping
Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin. Baina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Idazleak, karpetetako materiala begiratu ostean, interesgarriena jaso, eta lagunaren obsesio nagusien hiztegi bat ?itzultzaile baten lanabes nagusia? osatuko du Berbelitzen hainbat testurekin. Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido bat da emaitza; Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak eta jenialtasunak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren zabuan.

Berbelitzen Hiztegia

by Anjel Lertxundi

Property Description
ISBN: 9788498688900
Publisher: ALBERDANIA
Release Date: September of 2024
Language: Spanish, French, Basque
Cover: Softcover
Pages: 406
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Fiction > Essays
EAN: 9788498688900