10% de desconto

Salgai

de Patxi Juaristi
idioma: francês, basco
Editor: ALBERDANIA, abril de 2005 ‧
17,32€
10% DESCONTO CARTÃO
portes grátis
XX. mendean ekonomiaren ikuspuntutik nagusi ziren ereduak errotik aldatzen ari dira Euskal Herrian, eta tradizioz jaso diren balio, ohitura eta portaera sozio-ekonomiko asko zalantzan daude. Aldaketa horien guztien artean, garrantzi berezia dute kontsumoaren arloan gertatzen ari direnek. XX. mendean zehar, auzoetako denda txiki eta familiarretan erostetik, kanpoko multinazionalek gobernatzen dituzten azalera handiko dendetan eta Interneten erostera pasatu gara, kreditu txartelekin ordaintzera, larunbat osoa merkataritza zentroetan pasatzera, inoiz aurretik pentsatuko ez genituen produktuak eta zerbitzuak kontsumitzera... Hots, homo ekoizle ginenak homo kontsumitzaile bihurtu gara, azkenik ikusten ez zaion bilakaeran. Eta, herritarrekin batera, gizartea ere errotik aldatzen ari da, mcdonalizatzen. Nora goaz bide galdu horretatik? Nora zoaz, Euskal Herria? Galdera horiek buruan dituela idatzi du Patxi Juaristik liburu hau. Emaitza ez da, ordea, adituentzako liburua. Edukiaren aldetik ez ezik, estiloaren aldetik ere saio polita da Juaristiren hau, hizkera ulerterraz bezain bizi eta aberatsean idatzia. Gu guztion historia baita, azken batean, hemen kontatzen duena.

Salgai

de Patxi Juaristi

Propriedade Descrição
ISBN: 9788496310421
Editor: ALBERDANIA
Data de Lançamento: abril de 2005
Idioma: Francês, Basco
Dimensões: 150 x 230 x 23 mm
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Literatura > Ensaios
EAN: 9788496310421