10% de desconto

Pantailen Garaipena

de Iñigo Martinez Peña
idioma: espanhol, francês, basco
Editor: ELKAR, fevereiro de 2023 ‧
14,78€
10% DESCONTO CARTÃO
Iñigo Martinez Peñak begi zorrotza duela esan nezake eta gure gizartearen argazki izugarria eskaintzen digula, baina nahiago dut esan usaimen fina duela. Eta ezin uka: usain txarra du bizi garen gizarteak. Liburuan aurrera egin ahala, kiratsa: botereak erabat garden nahi gaitu, boterea bera sekula garden izango ez den arren; kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino; kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu, besteak beste; paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan jasotzen tematzen gara, momentua disfrutatzea ahaztuta; giza jokabideen determinismoa aurreikusten ahalegintzen gara, erabakiak hartzeak dakarren erantzukizunak izututa-edo. Kaleidoskopio zoro batean bizi gara. Liburuko lerroetan ez dago, ordea, galdutako paradisuen nostalgiarik, iragandako garaietara itzultzeko gogorik: garai guztiek dituzte beren argi-ilunak, beren lurrin eta kiratsak. Hauxe da guri egokitu zaiguna. Gakoa begirada aztertzea da, eta aldatzea: nola egin bizigarriago bizi dugun mundu hau? Nola berreskuratu, begiaz harago, gorputz osoa? Nola lortu komunitatearen indarra? Ahazteko eskubidea? Etorkizun posible guztiak irudikatzekoa? Nola urratu erabakien eta erantzukizunen bideak? Konfiantzarenak? Nola jarraitu elkarrizketan? (Olatz Mitxelenaren hitzaurretik)

Pantailen Garaipena

de Iñigo Martinez Peña

Propriedade Descrição
ISBN: 9788413602905
Editor: ELKAR
Data de Lançamento: fevereiro de 2023
Idioma: Espanhol, Francês, Basco
Encadernação: Capa mole
Páginas: 140
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Ciências Sociais e Humanas > Sociologia
EAN: 9788413602905