10% de desconto

Nola Izan Garen Gauza

de Iban Zaldua
idioma: espanhol, francês, basco
Editor: Erein Argitaletxea, S.A., novembro de 2021 ‧
14,27€
10% DESCONTO CARTÃO
Iban Zalduaren irakurlea bazara, badakizu orriotan barneratzeak zer arrisku duen; besteek kontuan izan itzulerarik gabeko bidaia bat hasteko zorian zaudetela; Zalduaren fikzioak, gaia dena izanik ere, zure errealitatea bera bihurrituko baitu.Idazleak Gauza esaten dion gure gatazka horri buruzkoak dira liburuko ipuinak, bere hainbat bildumatan beste gai/gatazka batzuk oinarri hartuta ondutakoen artean argitaratutakoak. Ez espero ordea titularren distantziarik, ez pentsa iragana oroigarri hutsa denik; Zalduari eskutik helduz gero, zure orainaldia, etorkizuna, ingurua, ziurtasunak, egunerokoa? jarriko dituzu jokoan; eta helmuga zure etxeko besaulkia izan daiteke, baina dena izango da susmagarria klase ertaineko normaltasun horretan, ez baituzu jakingo fikzioak, are fantasiak, zer zirrikitutatik asaldatuko zaituen. Agian, ezer ez da sinetsi dugun modukoa. Beharbada, fikzioak baino ezin dizkigu zenbait gauza kontatu.Liburu honetan guak arrozten dira, ironia bisturi zorrotz bat da, minak berrizendatzen dira, ahanzturaz hil zenuena mamu bilakatzen da, epikak lurperatzen dira, familia eta kuadrilla epaile ezjakinak dira. Ez dago narratzaileak bere aldarrikatzen duen minik; beraz, ez dago berea ez denik ere. Zurea ez denik ere.Eta ipuinak liburua itxi orduko isilduko diren itxaropena baduzu, gaixoa; fikzio batzuek begirada aldatzeko boterea baitute, eta badakigu, historiaren joanean elementu bat bakarra aldatuz gero, zer gerta daitekeen, bai orainaldian bai etorkizunean. Eta kontuz iraganik ahoskatu nahi ez duten etorkizunekin, fikziozkoak baino askoz gezurtiagoak dira.Uxue Apaolaza

Nola Izan Garen Gauza

de Iban Zaldua

Propriedade Descrição
ISBN: 9788491097747
Editor: Erein Argitaletxea, S.A.
Data de Lançamento: novembro de 2021
Idioma: Espanhol, Francês, Basco
Dimensões: 150 x 230 x 23 mm
Encadernação: Capa mole
Páginas: 448
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Literatura > Contos
EAN: 9788491097747