10% de desconto
idioma: espanhol, francês, basco
Editor: Erein Argitaletxea, S.A., abril de 2005 ‧
15,19€
10% DESCONTO CARTÃO
Antologia honen sorburua 2004ko udazkenean Nevadako Unibertsitateak Renon duen Center for Basque Studies-ek argitara eman zuen An Anthology of Basque Short Stories liburuan dago. Bertan jaso genituen hamazortzi ipuinak dira hemen jatorrizko hizkuntzan, euskaraz, argitara ematen ditugunak. Ipuin gehienak azken urteotan argitara emandakoak dira, nahiz eta 80ko hamarkadako bi ipuin ere hautatu ditugun (beti daude salbuespenak). Egileei dagokienez, ipuin liburuak soilik (edo nagusiki) idatzi dituzten egileekin batera (Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua), beste literatur generoetan ere ekarpen interesgarriak egin dituzten egileak aurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi, Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia)... edo bibliografia zabaleko egileak, oso ibilbide laburrekoekin batera. Azkenik, bada hautatutako testuen gainean azpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat: luzerari dagokiona. Ipuin gehienen luzera antzekoa bada ere (15 orri baino gutxiagoko ipuinak dira gehienak), badira ipuin zinez laburrak eskaintzen dizkiguten egile interesgarriak. Horien kasuan, ipuin bat baino gehiago hautatzea erabaki dugu, ikuspuntu literariotik diskutigarria baina era berean ulergarria izan daitekeen nolabaiteko oreka bilatzeko asmoz.

Mende Berrirako Ipuinak. Antologia

de Bernardo Atxaga, Mari Jose Olaziregi, Juan Garzia, Anjel Lert, Javi Cillero, Harkaitz Cano e Arantxa Iturbe

Propriedade Descrição
ISBN: 9788497462433
Editor: Erein Argitaletxea, S.A.
Data de Lançamento: abril de 2005
Idioma: Espanhol, Francês, Basco
Encadernação: Capa mole
Páginas: 176
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Literatura > Romance
EAN: 9788497462433