30% de desconto

Kristogan Izan Eta Bizi

de Saturnino Gamarra
idioma: espanhol, basco
Editor: Universidad de Deusto, Janeiro de 0115 ‧
9,78€
6,85€
30% DESCONTO IMEDIATO
Saturnino Gamarra Mayor Trokonizen (Araban) jaio zen, 1933an. Gasteizko Seminarioan egin zituen teologi ikasketak, eta Erromako Gregorioar Unibertsitatean sakondu zituen teologi eta espiritualitate-ikasketak, eta bertan lortu zuen doktoradutza 1967an. Gaur egun, Espainia Iparraldeko Teologi Fakultatean, Gasteizko egoitzan, katedratiko eta Dekano da, eta Seminarioko zuzendari espiritual eta SURGEren, apaiz-espiritualitaterako aldizkariaren, zuzendari. Beraren idazkien artean, hauek seinala ditzakegu: Origen y contexto del movimiento sacerdotal de Vitoria (Vitoria 1981) eta lankidetza asko aldizkarietan espiritualitateaz oro har eta apaizaren teologiaz eta espiritualitateaz. Gaur egungo gizakiarentzat espiritualitateak duen balio handiak eragin dio autoreari eskuliburu hau idaztera. Kapituluz kapitulu, tratatu osoan, espiritualitatearen balorazioa egiten da. Teologia espiritualak bere aurrean dituen arazo oinarrizkoenei erantzun beharrak markatzen dio autoreari bidea. Galdera honi erantzunez hasten da: «Ba al du espiritualitateak tokirik gaur egun?» Ondoren, kristau espiritualitateak zerk nolakotzen duen adierazten du: «Kristogan izan eta bizitzeak», alegia; beti ere Espirituaren eraginpean eta Elizan, Espiritua baita, izan ere, kristau-bizitza espiritualaren bateratzaile eta gidari. Karitate/maitasunak eta otoitzak aparteko tokia dute kristau-espiritualitatea nolakotzeko orduan. Eta kristau-bizitza bere betera eman ahal izatekoan kontuan hartu beharreko beste hainbat puntu aztertzen dira: bekatuaren errealitatea, testuinguru sozio-historiko konkretuan kristau-bizitzak jarraitzen duen prozesua, aszesia eta baliabideak...

Kristogan Izan Eta Bizi

de Saturnino Gamarra

Propriedade Descrição
ISBN: 9788474857696
Editor: Universidad de Deusto
Data de Lançamento: Janeiro de 0115
Idioma: Espanhol, Basco
Encadernação: Capa mole
Páginas: 384
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Religião e Moral > Catolicismo
EAN: 9788474857696