10% de desconto

Indiar Txikia

de Ricardo Alcantara Sgarbi
idioma: espanhol, francês, basco
Editor: Pamiela argitaletxea, outubro de 2019 ‧
12,23€
10% DESCONTO CARTÃO
Haurtzaroaren irudimen neurrigabea ondotxo islatzen da Indiar Txikia liburuan, eta egile bertsuen beste klasiko batera garamatza, ?Pirata ausarta?ra, hain justu ere. Oraingo honetan, Juantxoren abenturak Mendebalde urrunean girotuta daude, indiar-bakeroen film ikonikoen eredura. Protagonistak berriro ere ageri-agerian uzten du bere ahalmen neurrigabea, edozein objektu dela ere, lumadun apaingarri bikaina bilakatzeko, edo zela azkarrena, edo arkurik egokiena...Umorea ezaugarri behinena da Ricardo Alca?ntaren eta Gustiren liburuotan guztiotan, are gehiago amaren ahots durundatsuak gerlari gaztearen balentriak ustekabean eteten dituelarik. Berriro ere, jolasaren garrantzia ageri-agerian dago istorio dibertigarri honetan. Beronen errima irudimentsuak, arrastoen atzetik joanda, estepa aztertzera gonbidatzen dute -betiere etxetik irten gabe-, edo zaldi gainean trostan ibiltzera, edo kanoaz nabigatzera. Honetan ere, Juantxo txikiaren pasadizoek Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuan liburuko Max ausarta dakarte gogora. Protagonista ekintza bete-betean agertzen duten dinamismo literarioari zati arin eta irregularrekin laguntzen diote ilustrazioek.Bestalde, fikziotik errealitaterako joan-etorria islatzeko proposamen trebe eta adierazkorra nabarmen gelditzen da; beronek, kontakizunaren hariaren erritmoa hautsi beharrean, nola intentsitatean hala begikotasunean ere indartu egiten du.

Indiar Txikia

de Ricardo Alcantara Sgarbi

Propriedade Descrição
ISBN: 9788491721260
Editor: Pamiela argitaletxea
Data de Lançamento: outubro de 2019
Idioma: Espanhol, Francês, Basco
Encadernação: Capa mole
Páginas: 14
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Infantis e Juvenis > Livros Infantis de Ficção
EAN: 9788491721260