10% de desconto
idioma: espanhol, basco
Editor: ELKAR, dezembro de 2017 ‧
11,38€
10% DESCONTO CARTÃO
Ez da berria. Lehen ere entzuten ziren antzeko historiak: holako eskoletanà halako apaizakà Ahopean beti, zerbait lotsagarria balitz bezala, egiten zuenarentzat ez ezik, sufritzen zuenarentzat eta inguruko guztientzat. Horregatik hobe isilpean, hautsak gehiegi harrotu gabe. Baina iritsi da garaia gauzak esateko eta gertaerei bere izenez deitzeko. Eliza barruko pederastia kasuez ari gara, apaiz eta fraideek gaztexoei egindako sexu-abusuez. Mundu angosaxoian lehertu ziren halako eskandaluak lehenik, baina olatua mundu osoan barrena hedatu da, baita gure artean ere. Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubiok, eskarmendu handiko kazetariak hirurak, ezkutuan zegoena argira atera dute, Euskal Herriko elizan izandako pederastia kasuei buruzko erreportaje zabal honetan. Beraiek ezagutarazitako gertaerak dira batzuetan, azkenaldian zabaldutakoak besteetan. Berriki gertatuak nahiz azken bost hamarkadetakoak, urte askotako min isila pasatu ohi baitute abusuen biktimek jasandakoa kontatzera ausartzeko. Kontatu beharreko historiak ziren hauek, isiltasunak, biktimen sufrimendua areagotzeaz gainera, usteldu egiten duelako elizak gizartean nahi lukeen konfiantza; kontatu beharrekoak, baina ez bakarrak, adituak oro bat baitatoz orain arte ezagutarazi diren kasuak ez direla gertatu diren guztien zati txiki bat baizik. Icebergaren punta.

Ez Duzu Abusatuko

de Alberto Barandiaran Amillano, Miren Rubio e Iñigo Astiz Martinez

Propriedade Descrição
ISBN: 9788490277904
Editor: ELKAR
Data de Lançamento: dezembro de 2017
Idioma: Espanhol, Basco
Dimensões: 150 x 230 x 23 mm
Encadernação: Capa mole
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Literatura > Memórias e Testemunhos
EAN: 9788490277904