10% de desconto
idioma: espanhol, francês, basco
Editor: ELKAR, dezembro de 2021 ‧
23,45€
10% DESCONTO CARTÃO
portes grátis
Argitaratu zenetik hiru hamarkada baino gehiago joan diren arren, bere edertasun guztiaren jabe izaten jarraitzen du Joan Mari Irigoienen hirugarren eleberriak, Babiloniak, aurreko bietan ûOilarraren promesa eta Poliedroaren hostoakû ikasitako guztia jasotzen duen kontakizun vasco-amerikanoak. Arrakasta handia izan zuen 1980ko hamarkadaren bukaeran, eta ez da harritzekoa. Iragan mitiko bati buruzko nobela moderno eta sailkaezin honek Mendebaldeko eta Ekialdeko tradizio literarioak jasotzen ditu, narratibotasunaren alde idatzita dago, irakurtzearen plazera gogoan hartuta eta literaturaren botereetan sinesten duen idazlearen anbizio zabalarekin. Dinamismoa dario argumentuari, lirismoa estiloari eta bikaintasuna emaitzari. Iraganaren errelato mitiko bati buruzko nobela modernoa da Babilonia, Arkadia arkaiko bati eutsiz modernitatearen aurkako bataila fierra eman zuten azken euskaldunen istorioa. Euskal Herri aurreindustrializatu batekiko maitasunez eta harekiko bihozminez idatzita dago, idazlearen beraren umetako oroitzapenek eta haurtzaroko munduaren bizipenek gidatuta, baina alferrikako nostalgiarik gabe. Bihotzak gidatuta baina buruak diktatuta. Egituraz eleberri poliedrikoa da Babilonia; izaeraz tragikoa eta bokazioz erromantikoa. Azken egunetako errelato apokaliptiko baten iluntasun mistikoa dauka ûmundu baten eta munduaren beraren hondamena kontatzen zaizkigu, biolentzia zikloak errepikatzen dituen familia batena eta anaitasunik gabeko gizonenaû baina liburu errebelatuen iluminazioa dario, saihetsezina dirudien mundu baten amaiera esperantzazko beste baten ataritik kontatzen digulako. Denbora pasatua eta denbora futuroa biak daude konteniturik kontakizun bibliko-babiloniko honetan, joanak eta gertukoak diruditen pertsonaiekin osaturiko mosaiko humano honetan. Hiru-lau trazu eta kolore erabilita deskribatzen zaizkigu pertsonaiak, modu inpresionistan, ezohiko sakontasun psikologikoarekin. Karlistaldietako Euskal Herri posible batean ikusiko ditugu gure aurrean desfilatzen, modernitatearen aurreko denbora abstraktua sinbolizatzen duen fikziozko unibertso apasionante batean. (Irati Jimenezen Hitzaurretik)

Babilonia

de Joan Mari Irigoien Aranberri

Propriedade Descrição
ISBN: 9788413600024
Editor: ELKAR
Data de Lançamento: dezembro de 2021
Idioma: Espanhol, Francês, Basco
Encadernação: Capa dura
Páginas: 280
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Literatura > Romance
EAN: 9788413600024