10% de desconto

Animalien Inbentarioa Irudiduna

de Emmanuelle Tchoukriel e Virginie Aladjidi
idioma: espanhol, francês, basco
Editor: Pamiela argitaletxea, maio de 2020 ‧
18,35€
10% DESCONTO CARTÃO
portes grátis
Hemen erakusten diren espezieetako batzuk gaur egun mehatxatuta daude (tigrea edo txinpantzea); beste batzuk galzorian daude (errinozero beltza, itsas txakur fraidea eta larruzko dortoka); eta badira dagoeneko desagertu direnak animalia basati gisara (orix izenekoa, adibidez). Nahi genuke lan honek balio izatea kontzientzia hartzeko halakoak babestu behar direla eta, oro har, hain ederrak diren animalia hauek errespetatzeko eta haienganako jakin-mina pizteko.Animalien inbentarioa irudiduna honek mundu osoko fauna ordezkatzen duten ehun bat espezie biltzen ditu, hala ornodunak -ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak, narrastiak- nola ornogabeak, zeinak, 60 klase baino gehiagotan sailkaturik, animalia espezieen % 95 baitira. Animalia bakoitzari dagokionez, izen zientifikoa nahiz arrunta ematen dira, eta haren deskribapena gehitzen da akuarelaz koloreztatutako marrazki naturalistaren ondoan.Animaliak sailkaturik aurkituko ditugu, ingurune geografiko hauen arabera: oihan tropikala, basamortua, sabana, mendialde eta oihan epelak, eskualde polarra, ozeanoa, ur-bazterra, jendeztatutako eremua eta abeletxea. Hain desberdinak diren tukana eta behia aurkituko ditugu liburu berean, eta bien artean beste hamaika gehiago: dromedarioa, lehoinabarra, otsoa, arrabioa, hartz zuria, izurdea, burruntzia edo pauma. Liburu hau katalogo darwiniar interesgarria da, natura hobeki ezagutzeko eta, beraz, hura zaintzen laguntzeko.

Animalien Inbentarioa Irudiduna

de Emmanuelle Tchoukriel e Virginie Aladjidi

Propriedade Descrição
ISBN: 9788491721321
Editor: Pamiela argitaletxea
Data de Lançamento: maio de 2020
Idioma: Espanhol, Francês, Basco
Encadernação: Capa dura
Páginas: 80
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Infantis e Juvenis > Livros Infantis de Ficção
EAN: 9788491721321