10% de desconto

Amets Gaizto Nire Armairuan

de Mercer Mayer
idioma: espanhol, francês, basco
Editor: Pamiela argitaletxea, fevereiro de 2020 ‧
16,30€
10% DESCONTO CARTÃO
portes grátis
«Amets Gaizto nire armairuan» aitorpen batean oinarritua da: bere ikarak kontatzen dizkigu mutiko batek. Ikarak uxatzeko, armairuko biztanleari aurre egitea erabakiko du. Biztanle arrotz hori ordea, loa galarazten diona, ez da hain gaiztoa?Umore eta samurtasun handiko ipuina dugu hau, inondik ere. Horrek egin du klasiko.Mende erdi eta gehiago dituzte irudiek, eta belaunaldiz belaunaldi liluratu gaituzte munduko irakurleok. Koloreztatuak dira, indar handikoak, eta beldurra ez baina maitasuna sortzen du munstro gizajoak. Berak ere izaten baititu lo-galdu batzuk...«Amets Gaizto nire armairuan» guztiz egokia da oherakoan argia itzaltzen duteneko piztia izugarriak ikusten dituzten haurrentzat... eta baita helduentzat ere!---------------------------------------------------------------- -----«Hona hemen klasiko baten berrargitarapena. Mercer Mayerren, estatubatuar idazle eta ilustratzaile emankorraren obra hau 1968an argitaratu zen lehenengo aldiz; irakurlea konturatuko da bere xarmaren puntu bat ere ez duela galdu.Hitz gutxiko liburua daukagu hemen, baina oso ondo aukeratutako hitzak. Narratzailea protagonista bera da, gauean beldur den mutiko bat: bere armairuan Amets Gaizto bizi da. Lehenengo orrietan ikusten dugu umea ohean sartuta izuak hilda. Baina egun batean erabakitzen du munstroaz libratzea eta ilunpean, Amets Gaizto bere ohera gerturatzen denean, argia pizten du eta jostailuzko eskopetaz mehatxu egiten dio. Orduan ikusten dugu ondo munstroa: eskerga da, egia da, eta orban berdez zipriztindua, baina ume itxura dauka eta ?pertsona jatorraren? itzelezko aurpegia. Munstroa maitagarria da eta bera da benetan beldurrez beteta dagoena.Beldurraren beldurrez, munstroa hasten da negarrez ume txiki baten antzera eta protagonistak azkenik amore ematen du eta ohean sartzen du berarekin. Pozik daude biak ohean, eta lasai lokartuko dira, umeak jakin arren armairuan beste Amets Gaizto bat dagoela.Beste hainbat liburutan egin duen bezala, egileak, liburu honetan, umorez eta ilustrazio xalo eta ederrez, hitz egiten digu beldurrak domestikatzeaz, ?ohean sartzeaz?, beldurrei aurre egiteko adoreaz eta hain izugarriak ez diren izuen arrazoiez. Narrazio ?terapeutikoa? eta aproposa beldurtiak diren umeentzat, eta baita beldurtiak ez direnentzat ere. Eta baita umeak ez direnentzat ere.»Haur eta Gazte Literatura. Irakur Gida 2001, liburu oso gomendagarria, 30. orrialdea

Amets Gaizto Nire Armairuan

de Mercer Mayer

Propriedade Descrição
ISBN: 9788491721703
Editor: Pamiela argitaletxea
Data de Lançamento: fevereiro de 2020
Idioma: Espanhol, Francês, Basco
Encadernação: Capa dura
Páginas: 36
Tipo de produto: Livro
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Infantis e Juvenis > Livros Infantis de Ficção
EAN: 9788491721703

SOBRE O AUTOR

Mercer Mayer

Mercer Mayer (Arkansas, EUA, 1943) iniciou a sua carreira artística no mundo da publicidade, mas desde muito novo que se deixou encantar e levar pela ilustração de livros para crianças. Atualmente conta com mais de 80 livros infantojuvenis publicados, entre os quais se destaca "Um pesadelo no meu armário", editado pela primeira vez nos Estados Unidos da América em 1968.

(ver mais)

DO MESMO AUTOR