10% de desconto
idioma: espanhol
Editor: TECNOS, novembro de 2016 ‧
28,03€
10% DESCONTO CARTÃO
portes grátis
Munduko edozein bazterretan gertatzen den bezalaxe, euskal identitatea ulertzeko modu ezberdinak sinbolo anitzen bidez adierazten ditugu. Sinbolo batzuk jende guztiak onartu izan ditu; beste batzuk, aldiz, oso eztabaidatuak dira edo izan dira, eta denborarekin esanahia aldatuz ere joan zaie. Unibertso sinboliko konplexu bezain interesgarria osatzen dute guztiek: banderak, armarriak, elezaharretako heroiak, anagramak, ereserkiak, jaiegunak, data historikoak, guduak, kirolak, pertsonaia historikoak, folklore ekitaldiak, oroimenerako monumentuak, paisaiak, eta beste hainbat. Liburu honetan, irudiz oparo hornituta, euskal Historia garaikidean aditu handienetako batzuek osatutako lantaldeak 100 euskal sinbolo adierazgarrienak aztertu ditu: Gernikako arbola, ikurrina, lauburua, arrano beltza, ardi latxa, Agur Jaunak, Aberri Eguna edota Espainiako Gerra Zibila, adibidez; baita baserria, irrintzia, pilota, bertsolaritza, Olentzero, txalaparta edo Guggenheim Museoa ere; eta Aitor, Lope Agirre, Sabino Arana, Unamuno edo Pasionaria bezalako pertsonaiak ere bai. Kasu bakoitzean, modu labur eta zehatzean daude aztertuta sinboloaren jatorria eta esanahia, nola iritsi den euskal sentimendu konkretu baten adierazle izatera eta ze nolako eztabaidak eragin izan dituen. Azpitituluak (Identitatea, kultura, abertzaletasuna) liburuaren ikuspuntua zehazten du: euskal identitatearekin, gure kulturarekin eta politika garaikidearekin gehien lotzen diren sinboloei erreparatzen die.

100 Euskal Sinbolo

de Ludger Mees, Coro Rubio Pobes , Iria, María Del Mar Larraza e Leyre Arrieta Alberdi

Propriedade Descrição
ISBN: 9788430969371
Editor: TECNOS
Data de Lançamento: novembro de 2016
Idioma: Espanhol
Encadernação: Capa mole
Páginas: 296
Tipo de produto: Livro
Coleção: Ciencia Politica - S
Classificação Temática: Livros em Espanhol > Política > Política em Geral
EAN: 9788430969371

LIVROS DA MESMA COLEÇÃO