10% OFF

Vikingoen Sorterrira

by Xabier Mendiguren Elizegi
language: spanish, basque
Publisher: ELKAR, January of 2010 ‧
23,45€
10% OFF CARD
free shipping
Aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gazteaà Samurrak eta gordinak dira liburu honetako istorioak; pertsona baten une bateko zalantzan bizialdi oso baten kontraesanak biltzen dituztenak; arintasun jostalari batez idatziak, batzuetan, eta gizatasunaren muinera jotzen duen dramatismo puntu batez jantziak, besteetan; bizitza oro bezala bakanak eta bitxiak, baina nortasun berezi horren azpilduretan enpatiaren ispilua ere eskaintzen dutenak; adin, ezaugarri eta bizimodu askotako gizon-emakumeak, ez abstraktuak baizik eta, onerako zein txarrerako, leku eta garai zehatz batean suertatu direnak: euskal herriren batean, oraintxe bertan edo atzo goizean. Maisutasunez idatzitako ipuin-bilduma, egilearen ibilbidean heldutasun eta sakontasunezko marka bat ezarriko duena, eta irakurlearen gogoan hunkidurazko oroitzapen bat utziko duena.

Vikingoen Sorterrira

by Xabier Mendiguren Elizegi

Property Description
ISBN: 9788497838177
Publisher: ELKAR
Release Date: January of 2010
Language: Spanish, Basque
Cover: Softcover
Pages: 300
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Others
EAN: 9788497838177