10% OFF

Tarta Goxoa

by Christian Voltz
language: spanish, french, basque
Publisher: Pamiela argitaletxea, June of 2020 ‧
14,27€
10% OFF CARD
«Tarta goxoa» egitea ez da hain erraza. Ez antzinako errezetetan, ez gaurko gailu mugikorretan azaltzen denari jarraituta ere. Begira, bestela zer-nolako kinkan dabilen gure Anatole, bere gonbidatua badatorrela-eta estu eta larri. Prestatzen ari den tartak oso itxura txarra du, eskerrak badituen lagun atsegin batzuk, bakarrik utziko ez dutenak. Baina, Ai ene!Izan ere, lagun horien amona, amama, amatxi eta aman?iek bakoitzak bere erara egiten du tarta, eta hori ez dator bat Anatolek tarta egiteko moduaz daukan ideiarekin. Iradokitzen dizkioten osagaiak gero eta bitxiagoak dira, eta merienda goxo-goxo bat izatea nahi zuena gero eta urrutiago dago helburu horretatik.Umorerik ez da falta Christian Voltzen istorio honetan, ez eta hain berea duen grafismo berezia ere: gauza birtziklatuak erabiliz ?poteak, burdin-haria, zurezko piezak, ehun-zuntza?? osatzen ditu bere pertsonaiak, testura leunez koloreztatutako fondoetan nabarmentzen direnak. Oso liburu jostagarria, ustekabez betea eta gozogintzako ezagupenez baino asmo onez hornituagoa.

Tarta Goxoa

by Christian Voltz

Property Description
ISBN: 9788491721758
Publisher: Pamiela argitaletxea
Release Date: June of 2020
Language: Spanish, French, Basque
Cover: Hardcover
Pages: 40
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Children’s and Young Adult > Children's Fiction Books
EAN: 9788491721758