10% OFF

Migel Marmolen Hamaika Eta Bat Jaiotzak

by Dani Fano
language: spanish, basque
Publisher: ASTIBERRI EDICIONES, October of 2018 ‧
19,37€
10% OFF CARD
free shipping
Dani Fano donostiarrak 1905ean El Salvadorren jaiotako ekintzaile nekaezina izan zen Migel Marmolen bizitzak eta heriotzak eman dizkigu luze bezain eder. Liburu hau zortzi urteko lan saiatu baten emaitza zaindua eta bikaindua dugu. Ilopangoko familia txiro bateko seme txikiena izanik, Migeltxok artopil zopa janez zaildu behar izan zuen sabela titiko haurra zela. Zapatari-ofizioa ikasi zuen gaztetan, baita sindikatuak eta langile-federakuntzak antolatzen ere. Horrela, 1930ean, El Salvadorreko Alderdi Komunista eratu zuen beste kide batzuekin. Urte hartan bertan SESBera bidaiatu zuen sobiertar iraultza bertatik bertara ezagutzeko. Handik itzuli ostean Martinez jenerala buru zuen gobernu totalitarioaren aurka jardun zuen 1932ko indigena eta langileen matxinadaren antolakuntzan Farabundo Marti, Feliciano Ama, Chico Sanchez eta beste hainbat burkideren ondoan. Migel atxilotu eta fusilatu egin zuten gainerako burkideak eta beste milaka indigena bezala. Eta aihotzaz eman zioten azkena. Ustez. Migelek ez baitzuen mundu hau uzteko asmorik, aurre egin zion heriotzaren diktadurari ere. Harrezkero, mehatxatua, atxilotua nahiz torturatua, ez zion justizia sozialaren alde borrokatzeari utzi. El Salvadorren zein Guatemalan, langile taldeak suspertu eta antolatu zituen. Hamaika bider agertu zitzaion heriotza, eta hamaika bider egin zion ezetz. Migeltxoren bizitza XX. mendeko El Salvadorreko historia zauritua josteko haria da. Eduardo Galeanoren eta Roque Daltonen idatzietan oinarritu da Dani Fano kontakizuna antolatzeko, baita El Salvadorren egindako landa lanean ere. Euskarazko edizioa Koldo Izagirrek moldatu du harreman sarrian egilearekin. 2017an, Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak obrak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak komikiak sortzeko emandako diru-laguntzetako bat jaso zuen.

Migel Marmolen Hamaika Eta Bat Jaiotzak

by Dani Fano

Property Description
ISBN: 9788416880867
Publisher: ASTIBERRI EDICIONES
Release Date: October of 2018
Language: Spanish, Basque
Dimensions: 150 x 230 x 23 mm
Cover: Hardcover
Pages: 208
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Graphic Novels & Manga > Graphic Novel
EAN: 9788416880867