10% OFF

Maite Nau, Ez Nau Maite

by Gwladys Constant
language: spanish, basque
Publisher: DESCLEE DE BROUWER, April of 2023 ‧
17,23€
10% OFF CARD
free shipping
Nola bihur daitekeen maitagarri-ipuin bat amesgaizto... Nerabe batek, bere egunkariaren bidez, lizeoko bi gazteren arteko harreman manipulatzailearen istorioa kontatuko du.Gwenaëlle neska atsegin bat da, ikasle bikaina, asmo onekoa. Ez du inoiz maitasun harremanik izan. Horregatik, Williamek -lizeoan den mutilik ezagunenak eta ederrenak, ile adatsa sorbaldetaraino duenak- Gwenenganako interesa erakusten duenean, neska zeharo maiteminduko da. Laster, txora-txora eginda egongo dira biak. Agur bizitza monotonoari: maitasun istorio ero honek Gwen eraldatuko du... Baina William mutil-lagun jeloskorra da, eta Gwen lagunengandik eta gurasoengandik urrunaraziko du. Williamen eraginpean, Gwen txotxongilo bihurtuko da, eta Williamekin eta Williamentzat biziko da, haren apeten eta haserrealdien mende...Harreman esklusibo honek bi urte iraungo du, harik eta, egun batean, ikasturte amaierako azterketak egin baino lehen, Williamek harremana telefonoz hausten duen arte. Suizidio saiakera baten ostean, Gwen ospitaleratuko dute, eta egunkari bat idatziko du jasandako (maitasun) manipulazioari buruz, mutil-lagun banpiro horren atzaparretan nola erori ote zen ulertzeko ahaleginean.Gwladys Constant 1980an jaio zen. Filosofia ikasi ondoren, letren irakaskuntzari ekin zion. Irakasle agregatua izaki, gaur egun lizeo batean dihardu Loireten. Egile honek helduentzat eta gazteentzat idatzi du, eta Maite nau, ez nau maite 21. liburua du.

Maite Nau, Ez Nau Maite

by Gwladys Constant

Property Description
ISBN: 9788433032263
Publisher: DESCLEE DE BROUWER
Release Date: April of 2023
Language: Spanish, Basque
Dimensions: 150 x 230 x 23 mm
Cover: Softcover
Pages: 192
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Children’s and Young Adult > Children's Fiction Books
EAN: 9788433032263