10% OFF

Kriseiluaren Argipean

by Anxel Fole Sanchez
language: spanish, basque
Publisher: ELKAR, January of 2011 ‧
11,27€
10% OFF CARD
Lugoko hegoaldeko lurralde gogorra da Caurel. Hango baso eta larreetako fauna eta flora bereziak dira. Mendizerretan, oraindik ere, arranoak hegan ikus daitezke, eta baso itxi eta ilunetan otsoen ulua entzuten da. Hantxe kokatu zuen Folek dorretxe eder antzinako bat. Negua da, gaztaina sasoia amaitzear dago, Abrantes etxeko ugazabak etxera itzuli dira. Mendizerran ehizan egitera etorri dira, baina elurte handi baten ondorioz, ezin izan dira mendira atera, eta etxe barruan geratu behar izan dute ugazabek zein zerbitzariek. Denak beheko su handi baten inguruan eserita daude. Kontu-kontari hasi dira beldurrezko ipuinak esaten eta, ezerezetik, sorginak, otsoak eta mamuak ateratzen hasi dira. Kanpoan, elur-malutak leihoen kristalen kontra joka ari dira, haize indartsuak ekarrita. Horixe da Kriseiluaren argipean liburuaren abiapuntua. Sutondoko ipuinen bilduma egiteko aitzakia. Anxel Folek hautemateko ahalmen izugarria eta jakin-min aseezina erakusten ditu. Ipuin horietako batzuk idazleak berak entzundakoak dira eta, gero, edukiaren mamia eta esatearen sena errespetatuz, Lugoko taberna edo kafetegi bateko txokoren batean eskuz idatzitakoak. Beste batzuk, ordea, Folek berak asmatutakoak dira, agian, interesgarrienak literatura aldetik.

Kriseiluaren Argipean

by Anxel Fole Sanchez

Property Description
ISBN: 9788497838986
Publisher: ELKAR
Release Date: January of 2011
Language: Spanish, Basque
Cover: Softcover
Pages: 140
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Others
EAN: 9788497838986