10% OFF

Iridioaren Mintzoa

by Kepa Altonaga Sustatxa
language: french, basque
Publisher: Pamiela argitaletxea, April of 2021 ‧
13,25€
10% OFF CARD
Bitan?o idazle izurtzarrak esandakoaren kontra, ez zegoen euskaldunik Hiroshimako bonba atomikoa jaurti zuten B-29en eskifaietan. Euskaldunik ez, baina bai egon zen bonbaren gibelondoak aztertu zituen zientzialari ospetsu bat, gerora 1968an Fisikako Nobel saria irabaziko zuena eta 1980an plazaratuko zuena meteorito-inpaktuaren hipotesia, zeinak piztu baitzuen gaur arte dirauen kontrobertsia zientifikoa: meteorito batek suntsitu omen zituen dinosauroak orain dela 65 milioi urte.Iridio elementu kimikoaren kontzentrazio anomalo batean oinarrituta dagoen arren, hipotesia oso sinplea da ulertzeko. Puntu bi ditu. Lehenaren arabera, meteorito gigaerraldoi batek jo zuen Lurra. Bigarrenak dioenez, inpaktu osteko ingurune-baldintza gaiztoek eragin zuten suntsipen masiboa, supituki. Paleontologoen iritziz ostera, dinosauroak ordurako suntsituak zeuden, milioika urteko gainbehera gradual baten ondotik.Kepa Altonagak ardatz horren inguruan txirikordatu du "Iridioaren mintzoa", baina ohi bezala, gure koordenatuetara, gure parametroetara ekarri ditu kontakizuna eta gogoeta. Aixerrotako amilburuetatik abiatuta, era kilikor batean eramango gaitu hara eta hona denboran eta espazioan. Egizu txonbo orrialdeotan, Domingo Agirrek Algorriko ur meteoritikoetan bezala!

Iridioaren Mintzoa

by Kepa Altonaga Sustatxa

Property Description
ISBN: 9788491722236
Publisher: Pamiela argitaletxea
Release Date: April of 2021
Language: French, Basque
Pages: 128
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Others
Books in French > Exact and Natural Sciences > Botany
Books in French > Exact and Natural Sciences > Ecology
Books in Spanish > Fiction > Essays
EAN: 9788491722236