10% OFF

Grialeko Kofradia

by Iñigo Quesada Mentxaka
language: spanish, basque
Publisher: DESCLEE DE BROUWER, September of 2006 ‧
9,17€
10% OFF CARD
Gazte LiteraturaKontakizun honetan irakurleak Bigarren Hezkuntzako institutu bateko mutil bat ezagutuko du eta berarekin batera, denboran zehar, bidaia egingo du Erdi Aro interesgarriraino ailegatu arte. Erdi Aroko bizitza, oso era errealean deskribatuta, nolakoa zen ikusiko du eta Aro horrekin erlazionatuta dauden elementuak ezagutuko ditu (Grialeko Kofradia, Merlin aztia...).Horrez gain, irakurlea Euskal Herriko historiaz jabetuko da. Izan ere, istorioa Antso III Garcés Nagusiko erregealdian (XI. mendean) kokatuta dago. Istorio honen beste osagarri interesgarria zenbaki sistema da. Honela, irakurleak zenbaki sistema asko dagoela jakingo du. Orokorrean, munduan sistema hamartarra da erabiliena hamar atzamar dauzkagu eta, baina euskaraz sistema hogeitarra erabiltzen dugu. Kontuan hartu antzinako zibilizazioek behatzak ere erabiltzen zituen zenbatzeko. Laburbilduz, istorio honetan irakurleak disziplina gehienak aurki ditzake. Liburuaren amaieran irakasleek Gida Didaktikoa daukate ikasgelan lan egiteko.Iñigo Quesada Mentxaka, Bilbon jaio arren algortarra da. Txikitatik matematika ikasteko grina erakutsi zuen eta institutuan zegoenean matematika irakaslea izan nahi zuela ohartu zen. UPV-EHUn matematikan lizentziatua da eta gaur Laudioko Aiala Kantzelaria-Gregorio Marañón institutuko irakaslea da. Matematikaz gain, euskararekiko zaletasun handia du eta bi gai hauek uztartzekotan liburu hau horren emaitza da.Marrazkiak: Iban Gaztanbide

Grialeko Kofradia

by Iñigo Quesada Mentxaka

Property Description
ISBN: 9788433020918
Publisher: DESCLEE DE BROUWER
Release Date: September of 2006
Language: Spanish, Basque
Cover: Softcover
Pages: 96
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Children’s and Young Adult > Young Adult Literature
EAN: 9788433020918