10% OFF

Egunero Behar Genuen

by Imanol Murua Uria
language: spanish, french, basque
Publisher: ELKAR, January of 2023 ‧
17,84€
10% OFF CARD
free shipping
Honako hau Egunero-ren kronika da, emergentziazko egunkari baten bizialdi laburraren kronika, alegia. Izan ere, Egunero 2003ko otsailaren 21ean sortu ùEuskaldunon Egunkaria indarraren indarrez itxi eta hurrengo egunean bertanù eta urte hartako ekainaren 20an argitaratu zen azkenengo aldiz ùBerria plazaratu bezperanù. Beraz, zubi bat izan zen, euskarazko egunkari bat kioskoetan etenik gabe egotea ahalbidetu zuena. Egoera ez zen arrunta eta egunkari hura ere ezin arrunt edo normalizatua izan, ezer baino lehen, Egunkaria-ren itxiera bidegabeari emandako erantzuna izan baitzen. Ezaugarrietan ere, prekarioa izan zen, halabeharrez. Paradoxikoki, euskarazko egunkari batek inoiz izan dituen irakurle, erosle eta harpidedun gehien izan zituen. Hura Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun-olatuari esker izan zen, jakina, Egunero egun batetik bestera plazaratzea eta lau hilabetez irautea ez baitzen inolaz ere langile talde baten borondatearen eta lanaren ondorio hutsa izan. Imanol Muruak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero eta Egunero-ren inguruabar guztiak, eta haien berri ematen digu liburu honetan, bizi-bizi eman ere, euskal prentsaren historian lekutxo bat ongi merezia duen egunkari hura jaio eta hil zela hogei urte betetzen diren honetan

Egunero Behar Genuen

by Imanol Murua Uria

Property Description
ISBN: 9788413602967
Publisher: ELKAR
Release Date: January of 2023
Language: Spanish, French, Basque
Cover: Softcover
Pages: 116
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Social Sciences and Humanities > Sociology
EAN: 9788413602967