10% OFF

Bizitza Erlijiosoaren Teologia

by José Cristo Rey García Paredes
language: spanish, basque
Publisher: Universidad de Deusto, January of 0115 ‧
17,02€
10% OFF CARD
free shipping
José Cristo Rey García Paredes misiolari klaretarra da, Bizitza Erlijiosoaren Institutu Teologikoan (Salamancako Unibertsitate Pontifizioan) Bizitza Erlijiosoaren Teologiako katedraduna. Beraren obren artean hauek nabarmentzen dira: Teología de las formas de vida cristiana, 2 liburuki (PCI, Madril 1996, 1999) eta Mariología (BAC, Madrid 1999). Milaka pertsona liluratzen du monastiko, erlijioso edo sagaratu deritzon bizimolde honek. Aldaera asko ditu eta kristautasuna baino lehenagokoa da. Fenomeno hori ?gure egunotan? deigarri gertatzen da, eta nahasgarri ere bai. Liburu honetan bizimolde horrekiko gogoeta dakargu eta bide eginez doan ikuspegi teologikoa, aldaketa sakonak bizi dituen aro baten testuingururako, postmoderno, neoliberal, planetario eta globaltzat ematen den arorako. Hauek dira obra honen hartzaile: kristau-bizitzaren molde guztietara irekia dagoen eklesiologia existentziala axola zaien guztiak; kristau-existentziaren alderdi garrantzizko utopiko, karismatiko eta sortzailea aurkitu nahi duten guztiak; bizimolde honi ekin nahi dioten eta gure garairako erantzun egokiak jaso nahi dituztenak; bizimolde hau birpentsatu eta oinarri berrien gain errotu nahi dutenak; eta, halaber, Elizaren giza ekologiaz interesaturik izanik, Elizaren zonalde misteriotsuenetako bat aurkitu nahi dutenak.

Bizitza Erlijiosoaren Teologia

by José Cristo Rey García Paredes

Property Description
ISBN: 9788474857795
Publisher: Universidad de Deusto
Release Date: January of 0115
Language: Spanish, Basque
Cover: Softcover
Pages: 668
Format: Book
Categories: Books in Spanish > Faith & Religion > Catholicism
EAN: 9788474857795